Zer berri? :: “Sasiolako errotarria”

XXXVI. Lizardi Saria 2017

Ander begitan hartua dute ikaskide batzuek. Mila deabrukeria egiten dizkiote eta ez dute bakean uzten. Anderrek, ordea, ez ditu salatu nahi. Sasiolako errota abandonatura eramango dutela egiten diote mehatxu, hango mamuarekin gaua igarotzera. Herrian beti izan dira zurrumurruak eta kontu ilunak Sasiolako errotari buruz. Aspaldiko istorio beltz bat, inork argitu gabekoa, gordetzen da horma zahar haien artean. Pixkanaka, duela 60 bat urte gertatutako pasadizoak eta gaur egungo gorabeherak korapilatuz joango dira misteriozko kontakizun honetan.

Bullynga, belaunaldiz belaunaldi gaztetxoen artean sortzen diren harremanak jorratzen dira ipuin honetan, misterio eta beldur ukitu batez.

Egileaz hainbat orar

Ramon Olasagasti Berrobin jaioa da, 1972an. Kazetaritza ikasketak egin zituen Leioan, eta 1993tik 2006ra Euskaldunon Egunkarian eta Berrianjardun zuen lanean, hainbat sailetan. Nolanahi ere, mendia izan du beti gogoko eremua, eta mendiko informazioa jorratu izan du euskarazko egunkarian eta zenbait aldizkari espezializatutan. Horri loturik, Mendiminez biografia liburua (Elkar, 2007) kaleratu zuen, Tene Mujika Bekaren laguntzaz. Horrez gain, beste zenbait liburu ere argitaratu ditu: Manuel Iradier, Afrikako arimaren esploratzailea (Elkar, 2009), Josune Bereziartu, hatz puntak (Kutxa, 2004), Hiru pauso, hiru norabide (Letxukale liburuak, 1999), Sei arrasto Eskandinavian (Informart, 1998).

Gaur egun, itzulpengintzan egiten du lan. Haur literaturako zenbait ipuin ere eman ditu argitara: Sugaar (Lizardi Saria, Elkar, 2014) eta Ipurtargien herrian (Elkar, 2014). Berak idatzitako ipuinez gain, Rita bildumako azken sei tituluak itzuli ditu euskarara.


Laburrean

Egilea  Ramón Olasagasti Aiestaran

Ilustratzailea  Xabier Sagasta

Argitaletxea  Erein Argitaletxea

Zenbatekoa  10 €

Orri-kopurua  96

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9109-293-3

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude