2016an sortutako rock talde gipuzkoarra da Deus Ez. 2017an grabatu zuten lehen diskoa, energiaz betea. Aurreneko lan harekin, Amurriock lehiaketa irabazi zuten, eta Katapulta zirkuiturako hautatu zituzten.
2018an zehar, taldea garatzen joan zen bere zuzenekoetan oinarrituta, eta abesti berriak sortzen hasi ziren, aire rockeroago eta sakonago batekin. Lan horren emaitza da beren lan berria: Sherpak. Iruñeko Drum Groove Studio-n grabatua. Josu Ervitik grabatu eta nahasi zuen, eta ekoizle lanak ere berak egin zituen; gero, Victor Sanchezek masterizatu zuen. 10 kantaz osatutako disko honetan, taldeak bere sustrai melodikoak mantentzen dituen arren, soinua indartsuagoa, helduagoa eta nortasun handiagokoa da.
Laburrean
Egilea Deus Ez
Diskoetxea Autoekoizpena
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2019
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Garaile (03:03)
2. Hegoak (04:10)
3. Urrun (03:17)
4. Sua (04:31)
5. Kateak (03:49)
6. Ehiza (03:12)
7. Pozoia (03:51)
8. Leizeari begira (03:21)
9. Erruki jauna (05:01)
10. Sherpak (04:01)