Txillardegi. Batasunaren pentsalariaren ostean, Jakinek eta UPV/EHUk Txillardegiren testu hautatuekin eman diote jarraipena Dabilen pentsamendua bildumari. Bere pentsamenduaren hiru ardatzen inguruan osatu dituzte aurreneko hiru liburuak: euskara batua, nazio auzia eta hizkuntzaren filosofia.
Testuen hautaketaz Alaitz Aizpuru Joaristi arduratu da. Filosofian lizentziaduna da Aizpuru, eta Txillardegiren ekarpena berariaz ikertu du.
Liburu bakoitzak bere hitzaurrea du, gaia kokatu eta Txillardegiren ikuspegia aletzeko: Joan Mari Torrealdai Jakin Fundazioko lehendakari eta euskaltzainak idatzi du euskara batuarena.
XX. mendeko bigarren erdiko une erabakigarri guztietan Euskal Herriak behar izan duen pertsona izan da Txillardegi, Joxe Azurmendi filosofoaren hitzetan. Pentsalari zein eragile, aitzindari izan baita Txillardegi hainbat arlotan. Ekarpen hori aitortu eta ezagutarazi nahi du bildumak, bere ibilbidea kokatzen duen biografiarekin eta testu hautatuekin osatutako liburukiekin.
LABURREAN
Egilea Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”
Argitaletxea Jakin, UPV/EHU
Zenbatekoa 12,00 €
Hizkuntza Euskara
Orri–kopurua 140
Argitalpen–urtea 2019
Lizentzia Copyright
ISBN 978-84-949758-3-7