Zer berri? :: “Tximeletak bizkarrean”, Ugaitz Agirreren liburua

Liburu bat apalategitik hartu eta leihotik bota du emakumeak. Editorearen deia jaso du jarraian, ea hurrengo nobela noizko…

Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka.

Iraganeko mamuei izkin egiten pasa du bizitza erdia Sarak, baina bizitakoari ihes egin dakioke? Nola konpon dezakegu behinola gure barruan apurtutakoa?

Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan.


Laburrean

Egilea Ugaitz Agirre

Argitaletxea  Susa argitaletxea

Zenbatekoa  19,00 € (paperean) / 3,63 € (liburu elektronikoa)

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  320

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17051-14-3

 

 

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude