Zarauzko Buffalo talde instrumentalaren hirugarren disko luzea da Ulu. Azpeitiko 2Noisy estudioan grabatu dute, Iosu Gonzalez teknikariarekin, eta 1979an diseinatutako Solid State Logic 4000E mahai analogikoa erabiliz.
Interakzio eta dinamika ezberdinek osatutako abestien energia behar bezala islatzeko, hiru musikariek elkarrekin joz grabatu dute diskoa.
Buffalok azken urteetan izan duen bilakaera nabari daiteke lan berri honetan, eta taldearen nortasuna galdu gabe hasierako funk nahiz jazz doinuek post rock instrumentalari utzi diote tokia.
Laburrean
Egilea Buffalo
Taldekideak Ander Ederra: gitarra I David Gorospe: bateria I Joanes Ederra: baxua
Diskoetxea Autoekoizpena
Zenbatekoa 12,00 € (biniloa) / 7,00 € (CD) / 7,00 € (disko digitala)
Formatua Biniloa / CD / MP3
Hizkuntza Bat ere ez
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Ulu (05:22)
2. Meteore (04:05)
3. 1981 (05:03)
4. Summer Son (03:27)
5. Basoko soinuak (03:07)
6. Guillotine (04:16)
7. Balea (02:44)