Zer berri? :: “Ye”, Skasti taldearen azken diskoa

Skasti taldearen laugarren diskoak “Ye” du izenburua. “Ye”, besteak beste, ingeleseko “oh yeah” esamoldearen laburdura da Skasti taldekoentzat. Bilatu gabeko beste kointzidentzia bat da Lanzarote uharteko herri baten izena ere badela. Gatozen musikara eta hitzetara. Diskoak denetik dauka, baina, ororen gainetik, musika une dantzagarriak, irudimentsuak. Pop, indie, erritmo beltzak, funkya, rocka, rock alternatiboa era gardenean eskainita. Letra aldetik esango dute garai zail batetik ateratzear gaudela, edo ez, konplexurik gabe, ikasitakoa beren historian naturaltasunez txertatzea da egokiena, egunerokoan integratzea eta hori gauzatzeko oihu ozen eta dotorea. Hor Skasti taldearen musika aldarrikapena.


Laburrean

Taldea  Skasti

Diskoetxea  Baga-Biga Musika Ideiak

Prezioa  10,00 €

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Elebiduna

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Rosa Parks (3:01)
2. Martitz (2:55)
3. Galdu/Irabazi (3:15)
4. Wasabi (2:58)
5. H20 (3:23)
6. Geiser (3:56)
7. Tutivillus (3:14)
8. Horma Irudia (4:02)
9. Black Card (2:10)
10. Sixty Seven (2:11)
11. Bi (3:31)
12. Make Razor Great Again (3:01)
13. Slow Funk (3:34)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude