Zer berri? :: “Zaldi mamarroa”, Ekaitz Goienetxearen liburua

Ekaitz Goienetxeak Igartza saria irabazi zuen iaz, eta orain orduan aurkeztutako lan harek Zaldi mamarroa izenpean argia ikusi du.

Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera.

Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.


Laburrean

Egilea  Ekaitz Goienetxea

Argitaletxea  Elkar Argitaletxea

Zenbatekoa  22,50 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  308

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9027-803-1

Ekaitz Goienetxeari Zaldi mamarroa liburuari buruz egindako elkarrizketa

Irakurri “Izaro” kapitulua [PDF – 53,8 KB]

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.