Zer berri? :: Ze esatek, “Ibilita ikasten da erortzen”

Ze Esatek! taldeak (Donostia, 2009) oinetakoak utzi ditu agerian: batzuk zulatuta, besteak kiratsa dariela, gertukoak rock-punk melodiko usainarekin eta zapata karratu zuri-beltzak orain arteko kantu bakarrean, banbak, convers-ak, tenisekoak, ultra trail lasterketak egitekoak eta elefanteari tamainako babes-oinetakoak jarri dizkiote, segurtasunekoak (ez dakigu nork nor babesteko diren). Bosgarren zapata parea, dena den.

Taldearen bosgarren diskoa Higain estudioan grabatu eta nahastu du Haritz Harreguy teknikariak 2017ko uztaila eta abuztuan zehar. Masterizazioa Juan Hidalgok egin du Mastertips estudioan. Hemen diskoak izan dituen kanpoko laguntzaileak: Alex Gatibu, ahotsak (“Egunsentia heldu baino lehen”), Pello Skakeitan, ahotsak (“Ezin badugu amestu”), Rakel, Onintza, Eli eta Jone Koban, ahotsak (“Su olatu baten”), Libe “liv Wallace”, ahotsa “Rude girl” abestian, eta Garazi Eraulek teklatuak jo ditu abesti berean. Sustrai Colinak testu hauek idatzi ditu: “Dena aldatzen da”, “Ekaitzetan eutsiz”, “Su olatu baten”. Andoni Mugikak idatzi du “Etorri Mr. Marshall” abestiaren letra. Argazkiak Eider Iturriagak atera ditu.

Diskoaren izenburua, Ibilita ikasten da erortzen, propio lapurtu-eskatu dio Sustrai Colinari. Alaitasuna galdu gabe, rockaren berme asko ditu bere hanken magalean, buruan rock esparruko estilo anitzetara igo da: punka, rock, punk melodikoa, rock melodikoa, hard-corea, hard-core melodikoa, pop-punk, pop-punk melodikoa.

Taldearen diskorik egurzaleena. Melodiak gainezka, zapatak soinean eta seriotasuna tabernako komun zuloan utzita. Algarak bizitzeko jaio ziren zerbait esateko duen talde hau: alaitasunetik gune politikoak ahazteke, dibertitu gaitezen rockaren atzaparretan.

Abestiak

1. Dena aldatzen da (2:58)
2. Egunsentia heldu baino lehen (2:49)
3. Ekaitzetan eutsiz (3:02)
4. Zapatak gastatu arren (3:05)
5. Ezin badugu amestu (2:26)
6. Rude girl (3:34)
7. Etorri Mr. Marshall (2:21)
8. Su olatu baten (2:50)


Laburrean

Egileak  Ze Esatek!

Diskoetxea  Baga Biga produkzioak

Zenbatekoa  10,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2017

Lizentzia Copyright

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude