Zer berri? :: “Zuri”, Mikel Azpiroz-en diskoa

Gaua aurreko diskoaren bidetik dator hau ere; bederatzi konposizioko sortak osatzen du, mende bat baino gehiago luzatzen den denboraz kanpoko asmoarekin. Inpresionismotik blues-era, beste lurralde batzuetako lurrin exotikoetatik –Euskal Herrikoak ere izan daitezkeen lurraldeak– abangoardiako joeretara, bere musikak geltoki ugari ditu, beti ere kaxoi itxiak saihestuta. Melodia lasaiak dira, gauekoak, intimistak.


Laburrean

Egilea  Mikel Azpiroz

Diskoetxea  Mamusik

Zenbatekoa  12 €

Formatua  CD

Hizkuntza  Euskara

Argitarapen-urtea  2016

Lizentzia  Copyright

Abestiak

  1. Gaur hemen
  2. Horizontera
  3. Zuri
  4. Aingeru Saltaria
  5. Mari
  6. Hegoaldetik
  7. Badezakegu
  8. Vals Mélancolique
  9. Oskarbi

https://soundcloud.com/mikelazpiroz/gaur-hemen

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude