Zergak eta Tasak, gaurko Osoko Bilkuraren gai nagusia

Gaur arratsaldean bilduko da, ohi bezala, Leioako Udalbatzaren Osoko Bilkura. Lehen deialdia arratsaldeko 19:00etarako dago deituta, eta 20:00etarako bigarrena, aurrekoan beharrezko kuoruma egongo ez balitz.

Herriko zinegotzi eta alkateak jorratuko duten gaien artean, bat da nagusi: Zerga eta Tasa ezberdinen Ordenantza Arautzaileen aldaketa. EH Bilduk eta Esnatu Leioak aurkeztu dizkiote alegazioak EAJ/PNVk eta PSEk aurkeztutako proposamenari. Udal Ogasun Batzordeak egindako bileran, baina, ez zen bi udal talde horietako alegaziorik onartu.

Kontuan hartuta PPk ez duela ezelako alegaziorik aurkeztu, espero izatekoa da EAJ/PNV eta PSEk aurkeztutako proposamena espainiar eskumaren alderdiaren babesa jasoko duela, nahiz eta horren beharrik ez duen Udal Gobernu taldeak bere proposamena aurrera ateratzeko.

Jataondo Landa-garapena Elkartea

Udal zerga eta tasen gaiaz gain, beste bi puntu jorratuko dira gaurko bilkuran: Udal eraikin eta lokalen garbiketari dagokion iraileko fakturari agertutako eragozpena kentzeko proposamena (Ogasun Batzordean onartua) eta Jataondo Landa-garapena Elkarteari atxikitzeko proposamena (Ekonomia, Sustapen eta Garapen, Prestakuntza eta Enpleguko Batzordean onartua).

Aurrekoaz gain, irailaren 2otik urriaren 17ra onetsitako Alkatetza-presidentetzaren dekretuak eta Tokiko Gobernu Batzarrean ebazpenak ere jorratu ahalko dira, zinegotziek egindako galdera eta argipen-eskeen bitartez.

Bilkura onetarako ez dago, gai-ordenean behinik behin, premiazko moziorik aurreikusita.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude