Zinea :: ‘Dantza’, Telmo Esnalen pelikula, Kultur Leioan

Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.

Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die.

Bizitza erritmoa da!Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.


Laburrean

Jatorrizko titulua  Dantza

Urtea  2018

Iraupena  98′

Herrialdea  Euskal herria

Zuzendaria  Telmo Esnal

Gidoia  Telmo Esnal

Musika  Pascal Gaigne, Mikel Urbeltz, Marian Arregi

Argazkia  Javier Agirre Erauso

Aktoreak  Gari Otamendi, Amaia Irigoyen, Ainara Ranera, Joseba Astarbe, Josu Garate

Ekoizpena  Marian Fernández Pascal

Generoa  Drama, musikala

Sariak  2017  Donostiako Zinemaldia  Glocal In Progrees  Industria Saria  2017  Donostiako Zinemaldia  Local In Progress Saria  2018  Donostiako Zinemaldia  Sail ofiziala

Hizkuntza  Testurik gabe

Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean

Egunak  Otsailaren 2, 3 eta 4an

Ordua  20:00etan

Sarrera  3,5 €


Pelikularen trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude