Zinea :: Paul Urkijoren “Errementari”

Zinea

Hamar urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

Paul Urkijo Alijo zuzendari gasteiztarraren lehen luzemetraia, Patxi Errementaria euskal mitologiaren pertsonaian oinarritutakoa eta euskaraz errodatua.


Laburrean

Jatorrizko izenburua  Errementari

Urtea  2017

Iraupena  96 min.

Herrialdea  Euskal Herria

Zuzendaria  Paul Urkijo Alijo

Gidoia  Asier Guerricaechevarría, Paul Urkijo Alijo

Musika  Pascal Gaigne

Argazkia  Gorka Gómez Andreu

Aktoreak  Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Gorka Aguinagalde, Urko Olazabal, Kandido Uranga, Almudena Cid, Ramón Agirre, Gotzon Sánchez, Zigor Bilbao, Uma Bracaglia, Maite Bastos, Ander Pardo, José Ramón Argoitia, Iñigo de la Iglesia, Naia Garcia 

Ekoizpena  Gariza Produkzioak, Ikusgarri Films, Kinoskopik s.l

Generoa  Fantastikoa | XIX. mendea

Sariak  2017  Donostiako Zine Fantastiko eta beldurrezko Astea Pelikula onenaren Saria  2017  Festival de Sitges  Sección oficial largometrajes a concurso

Ikuslegoa    > 12 urte

Hizkuntza  Gaztelania

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Egunak  Martxoak 17, 18 (euskaraz) eta 19 (gaztelaniaz)

Ordua  20:00etan

Sarrera  4,5 € (Ikuslearen eguna: 3,5 €)

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.