1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribideandesfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatikobereizkeria dela kausa,agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea.
Gertaera historiko horretatik abiatzen da Black is Beltza, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 1960. hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyenhastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.
Kuban urte batzuk igaro eta trebakuntza berezia jaso ondoren, Manexek Che Guevara ezagutuko du hura Boliviara joateko zorian dela. Egitekoezinago delikatu batean abiatuko da gero: eraila izateko arriskua duen Black Panther bat AEB Ameriketako Estatu Batuetatik atera eta hari Habanaraino lagundu beharko dio. Horretarako, mundua alderik alde zeharkatu eta itzulinguruz betetako bidaia egingo du. Izan ere, ezinezkoa da bidaia hori zuzenean egitea: CIAk susmoa baitu kubatarrak zoru ipar-amerikarrean operazio berezietan ote dabiltzan.
Errealitatea eta fikzioa dantzan jartzen dituen intrigazko haria da Blackis Beltza, deus falta ez duena: maitasuna, iraultza, espioitza. Eta horren guztiaren lagun, garaiko soinu banda bereizgarria, adierazkortasungrafiko handiz zuzen-zuzenean 1960ko hamarkadako bihotzeraeramango gaituena.
Laburrean
Jatorrizko izenbburua Black is beltza
Urtea 2018
Herrialdea Euskal Herria
Hizkuntza Euskera
Zuzendaria Fermin Muguruza
Gidoia Harkaitz Cano, Fermín Muguruza, Eduard Solá (Komikia: Fermín Muguruza, Harkaitz Cano, Jorge Alderete)
Argazkia Animazioa
Aktoreak (ahotsak) Unax Ugalde, Isaach de Bankolé, Iseo, Sergi López, Ramon Agirre, Rossy de Palma, Ramon Barea, Willy Toledo, Angelo Moore, Maria de Medeiros, Jorge Perugorría, Hamid Krim, Emma Suárez.
Ekoizpena ETB, Setmágic Audiovisual, Talka Records, Black is beltza AIE
Generoa Animazioa I 60. hamarkada I Arrazismoa I Komikia
Lekua Kultur Leioaren Auditoriumean
Egunak Abenduaren 8an, 9an eta 10ean
Ordua 20:00etan
Sarrera 4,5 € (Ikuslearen egunean, 3,5 €)