Lehenengo Gerra Karlistan borrokatu ondoren, Martin bere familiak Gipuzkoan duen baserrira itzultzen da eta bertan harriduraz konturatuko da Joaquín, bere anaia txikia, ohi baino askoz altuagoa dela. Lurraren gaineko gizon handiena ikusteko mundu guztiak ordaintzeko prest egongo denaz ziur, anaia biak Europan zeharreko bidaia luze batetan sartuko dira non handinahiak, diruak eta ospeak beren familiaren patua betiko aldatuko duten. Loreak filamarekin izandako arrakastaren ondoren, bere sortzaile-taldeak Aitor Arregik (Lucio, Cristóbal Molón, Glup, una aventura sin desperdicio) eta Jon Garañok (80 egunean) zuzendutako pelikula hau zuzendu dute.
Pelikulak “Altzoko Handia” izengoitiarekin ezagunagoa zen Miguel Joaquín Eleizegi Arteagaren (1818-1861) istorioa kontatzen du. Berau arrunta zena baino handiagoa eta garaiagoa zen eta Europa erdian zehar feria-ikuskizun gisa erakutsia izatera heldu zen. Españako Isabel II.a Erregina ere hartua izan zen. Altzon, Mikelen jaioterrian, bere herkide ospetsu “Handia” gogoratzen duen estatuta ere badago, berak zuen altueraren tamainakoa. “Handia” euskarazko bigarren pelikula garestiena bilakatu da, “Dragoi ehiztaria”-ren atzetik.
Laburrean
Urtea 2017
Iraupena 114’
Herrialdea Euskal Herria
Zuzendariak Jon Garaño, Aitor Arregi
Gidoia Jon Garaño, Aitor Arregi, José Mari Goenaga, Andoni de Carlos
Musika Pascal Gaigne
Argazkia Javier Aguirre
Aktoreak Joseba Usabiaga, Eneko Sagardoy, Ramón Agirre, Iñigo Aranburu, Aia Kruse, Iñigo Azpitarte
Ekoizleak Irusoin / Kowalski Films / Moriarti Produkzioak
Generoa Drama | Benetako gertaeretan oinarritua. XIX mendea
Sariak 2017: Donostiako Zinemaldia: Epaimahaiaren Sari Berezia, Euskal Zinema Saria
2017: Feroz Sariak: 4 izendapen, Pelikula dramatikoaren saria barne
Hizkuntza: Euskaraz (azpitituluak gaztelaniaz)
Non: Kultur Leioaren Auditoriumean
Egunak: Abenduaren 9, 10 eta 11n
Ordua: 20:00
Sarrera: 4,5 € (astelehena, ikuslearen eguna: 3,5 €)