Zirko ikastaroan izena emateko epea urriaren 18ra arte luzatu dute

Ikastaroa urriaren 20an hasi eta ekainaren 1ean bukatuko da.

Euskara Zerbitzuak eskaintzen duen haurrentzako zirko ikastaroan izena emateko epea urriaren 18ra arte luzatuko da. Ikastaroa euskaraz izango da eta Leioan erroldatuta dauden eta 2007 eta 2011 urte bitartean jaiotako umeei zuzenduta dago.

Ikastaroa urriaren 20an hasi eta ekainaren 1ean bukatuko da. Larunbatetan egingo da 17:00etatik 18:30era Ondiztorren. Urte osorako matrikula 27,95 € izango da.

Informazioa jasotzeko eta izen-ematea egiteko Euskara Zerbitzura jo behar da. Telefonoz 94 607 25 76 zenbakira deitu daiteke edota euskarazerbitzua@leioa.net helbide elektronikora mezua bidali daiteke.


Info + 

Servicio de euskera   Tlf. 94 607 25 76 I euskarazerbitzua@leioa.net

Hoja de inscripción  Zirko ikastaroa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude