Behargintza Leioak zazpi ikastaro ezberdin prestatu ditu urtarriletik uztailera bitartean eskeintzeko. Ikastarook urtarrilaren 16tik aurrera burutuko dira, eskaintza ezberdina izanik hilabete bakoitzean.
Honakoak izango dira ikastaroak: autobus begiralea; zubi-garabia (erabilera eta segurtasuna); enpresa bat eratzeko ideia sortzea eta kudeatzea; Contaplus; Facturaplus; WordPress; eta Lorategiak, parkeak eta berdeguneak instalatzeko oinarrizko eragiketak. Ikastaroak data ezberdinetan ere eskainiko dira, aukera bat baino gehiagotan egiteko parada eskainiz horrela.
Urtarrilean Autobus begirale ikastaroa, Zubi-garabia (erabilera eta segurtasuna) eta Enpresa bat eratzeko ideia sortzea eta kudeatzea izango dira eskainiko diren ikastaroak. Hala ere, ikastaro bakoitza data ezberdin bitan egin ahal izateko aukera egongo da. Lehena egunean bi orduko izango da, eta gainontzeko biak lau ordukoak. Autobus begiralearen ikastaroa Behargintzaren lokaletan bertan egingo da. Zubi-garabiaren erabilera eta segurtasunarena, Behargintzatik kanpoko lokalean, eta Enpresa bat eraikitzeko ideia sortzea eta kudeatzea, Enpresen mintegian burutuko da.
Izen ematea Behargintza Leioaren lokaletan bertan (Mendibil, 3. Tlf. 94 400 41 95. 48940 Leioa) edota www.behargintzaleioa.net web orrian egin ahal da 2019ko urtarrilaren 2tik aurrerra. Izena emateko azken eguna, ikastaroa hasi baino astebete lehenago, leku librerik egon ezean.
Info +
Internet www.behargintzaleioa.net
e-posta behargintza@leioa.net