“Zu hemen zaude, AEK ere bai” esanez deitu dute euskara ikasteko matrikula egitera

Ikasturte berriaren aurkezpena egin du AEK-k gaur; izan ere, AEK-ko euskaltegi guztietan matrikulazioa zabalik dago. «Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko».

Euskara ikasi eta landu nahi duena, edonon dagoela, bertatik bertara du AEK-ko euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago baititu Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak Euskal Herri osoan. Leioan ere, Lamia AEK Euskaltegia du Koordinakundeak, Luis Bilbao Libano kalearen 8. zenbakian. Harremanetarako telefonoa 94 464 60 63 da, eta posta elektronikoa lamia@aek.eus. Horrexegatik hautatu dute aurten «Zu hemen zaude, AEK ere bai» bere kanpainaren lelo.

Norberaren neurriko eskaintza

Beraz, Koordinakundearen arduradunek «bilatu hurbilen duzun euskaltegia, eta, urtero bezala, euskara praktikoa ikasteko eta lantzeko aukerarik onena eskainiko dizugu, eta lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan-egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea…» adierazi dute. «AEKn, zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, online ikastaroak, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria…»

Gainera, azpimarratu nahi izan dute erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek..) diru-laguntzak ematen dituztela euskara ikasteko. Leioako Udala horietako bat da. «Diru-laguntzen gaineko informazio hori, ikastaroena, hizkuntza-agiriena eta abar webgune honetan aurkituko dituzue» esanez bukatu dute gaurko matrikula kanpainaren aurkezpena.

Matrikula ordutegia goizeko 9:00eatik 14:00etara artekoa eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara artekoa (ostiraletan izan ezik) da.

Irailaren 18an, ate irekien eguna

Irailaren 18an, ate irekiak AEKren euskaltegietan burutuko dira. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apuntatzeko animatzen bazara, jo behar duzu Leioako Lamia AEK Euskaltegira (94.4646064 telefonoa).


Info +

Lamia AEK Euskaltegia  Euskara ikastaroak

Harremanetarako  94.464.60.63 telefonoa I lamia@aek.eus

Uribe Kostako AEKren bloga  http://www.aek.eus/blogak/uribekosta/

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude