Leioako Udaltzaingoak ur iragazkiekin zerikusia duen iruzur bati buruz ohaztarazi du

Leioako Udaltzaingoak iruzur bati buruz ohartarazi du, ‘uraren iruzurra’ izenarekin ezaguna dena, eta gezurren bitartez ura garbitzeko iragazkiak saltzen ahalegintzen dira saltzaile faltsuak, biktimaren etxean bertan egiten duten erakustaldi baten bitartez.

Badira leioaztar bi Udaltzaingora deitu dutenak holako jokaera susmagarriak salatzen. Antza denez, iturriko ura hartzen dute edalontzi baten eta bestean eurek ekarritako botila batekoa. Bietan elektrodoak sartzen dituzte eta iturriko ura zikintzen denean “frogatzen” dute ur iragazkitik pasa behar dela. Benetan gertatzen dena da eurek jarritako ura destilatua dela, hau da, edateko txarra dena eta mineralik ez duena, eta horrexegatik hain juxtu ez da herdoiltzen.

Ustezko saltzaileek 1.900 eurogatik eskaintzen dituzte ur iragazki bereziak. Eta kasu bietan, Larraitz izeneko pertsona batek aurretizko hitzordua hartzen du biktimarekin telefono bitartez.

Leioako Udaltzaingoak gogorazi du Bizkaiko iturrietako ura edateko ona dela eta ez duela inongo iragazkirik behar. Eta herritarrei laguntza eskatu die, holako jokaera susmagarriak ikusterakoan abisua emateko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude