Miren Urizar deitu dute estatuko selekzio kadetearekin entrenatzeko Erroman

Leioa Waterpoloko jokalari den Miren Urizar eibartarra Romarantz abiatu da estatuko emakumezkoen selekzio kadetearekin aritzeko. Urizar hilaren 18tik 21era bitartean Italiako eta Espainiako selekzioek egingo duten topaketan izango da.

Sant Cugat del Vallèseko errendimendu handiko zentroan egon ostean hilabete hasieran, estatuko  Federazioak berriro deitu du eta Italiako hiriburura joango da estatuko selekzioarekin entrenamenduak egiteko.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude