Bidekurtzio baserria

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurko argazkia Bidekurtzio baserriarena da. Baserria, egun aparkaleku-eraikina dagoen lekuan, San Juan auzoaren aurrean, zegoen. XVII. mendekoa etxaldea da, 1704ko fogerazioetan Bidacurzio bezala agertzen baitzen. Aparkaleku-erainikinaren teilatuan egin den plazak etxaldearen izena hartu du.

1704ko lehenengo dokumentazio horretatik, hainbat izan dira etxaldearen izenaren aldaerak: Bidecurzío (1745), Bidecurzeta (1796), Videcurze (1887) edo Cruces (1915).

1769an -eta atzizkiarekin agertzen da, baina behin baino ez da jasotzen eta Cruces erdal forma ere 1915ean baino ez. Dokumentazioan bide- eta bida- arteko txandaketa agertzen da, txandaketa hori ohikoa da zenbait izenetan eta euskara bizi den eremuetan egun erabiltzen dena hobesten da, Bidekurtzio kasu honetan.

Izena bide (bida- hitz-elkarketan) eta kurtzio ‘bidegurutzea’ hitzez dago osatua. Denborarekin esanahia ilundu zenean herri etimologiak Bidekurtze bihurtu zuen, izena argitu nahian.

Kurtzio hitza nahiko arrunta da mendebaldeko toponimian eta Mundakan, esaterako, Kurtzio izeneko gurutzea dugu, 1611n eraikia.

Oharra: Azalpena, Euskaltzaindiaren eta Leioako Udalaren arteko lankidetzaz 2012an argitaratu zen Leioako leku-izenak liburutik hartua dago.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude