Gizon proba herriko jaietan

Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info

Gaurkoan atal honetara dakargun argazkia iragan mendeko 70. hamarkadakoa da, Leioako jaietan hartuta, Javier Landeta Menak egina.

Hamarkada horretan, herriko jaiak udaletxe ondoan ospatzen ziren. Orduko plazan antolatzen ziren idi-probak zein, kasu honetan bezalaxe, gizon-probak.

Euskal Kirolzaleak taldeak antolatutakoak izaten ziren, orain bezalaxe. Argazkian, esaterako, José Luis Bilbao azaltzen zaigu.

Baina argazkiak duen balorea ez da soilik gizon-proba bat azaltzen zaigulako, baizik eta orduko udaletxe ondoko plaza eta eraikinak ere azaltzen direlako. Eskumaldean orduko etxeak azaltzen zaizkigu, bertan tabako denda, apaizen etxea eta baita Francoren diktaduraren osteko lehen Batzokia kokatuak zeuden.

Eta argazkiaren ezkerraldean, larogeigarren hamarkadan herrian egon zen lehen kultur etxea izango zena azaltzen zaigu. Bertan, zenbait ikastaro (kultura, euskara…) emateaz gain, lehen musika eskolaren klaseak ematen ziren.

Sareetara

One thought on “Gizon proba herriko jaietan”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude