‘Barikuetan jai’ bueltan izango da datorren ostiralean

Orain Kultur Leioako 5.solairuan izango da Barikuetan jai egitasmoa

Urriaren 11n, aste honetako ostiralean, Barikuetan jai programa bueltatuko da Kultur Leioako 5. solairuan arratsaldeko 17:30etik aurrera. Aste honetan malabareekin ibiliko dira txikiak, malabareak egiten ikasiko dute eta gero erabili ere egingo dituzte.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako Barikuetan jai programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Info +

Barikuetan Jai  Programazioa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude