Haur Zinea :: “Playmobil”

Playmobil filma aurten 45 urte beteko dituen jostailu marka famatuan oinarritutako abenturazko film zirraragarria da. Lino DiSalvo zinemagileak zuzendutako pelikulak Charlie txikiaren istorioa kontatzen du. Charlie txikia Playmobileko mundu animatu magikoan bat-batean desagertzen denean, haren arreba Marlak bere bizitzako bidaia hasiko du hura etxera ekartzeko. Mundu sinestezinetan barneratu ahala eta ezinezko erronkak gainditzen dituela, Marlak Del sukaldari berritsua bezalako lagun berri eta dibertigarriak aurkituko ditu, Rex Dasher itxura oneko agente sekretu karismatikoa, bihotza baino ez den errobota, maitagarri xelebre bat eta askoz ere pertsonaia gehiago.

Frantzia eta Estatu Batuen arteko koprodukzio hau bederatzigarren animaziozko filma da aurten Zinema Euskaraz programan. Egitasmo honen bitartez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak haurrei eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du, baita euskara sustatu ere, zinema komunikazio kulturalerako bitarteko gisa erabiliz.

Laburrean

Jatorrizko izenburua  Playmobil: The Movie

Urtea  2019

Iraupena  110′

Herrialdea  Frantziar estatua

Zuzendaria  Lino DiSalvo

Gidoia  Blaise Hemingway, Greg Erb, Jason Oremland (Historia: Lino DiSalvo)

Musika  Heitor Pereira

Argazkia  Animation, Charlie Ramos

Antzezleak  Animation, Anya Taylor-Joy, Gabriel Bateman

Produkzioa  Coproducción Francia-Alemania-Estados Unidos; Morgen Studios / ON Animation Studios / On Entertainment

Generoa  Animación. Aventuras. Comedia | Cine familiar

Hizkuntza  Euskaraz

Lekua  Kultur Leiharen Auditorium-a

Egunak  Azaroaren 9 eta 10ean

Ordua  17:30ean

Sarrera  4 €

Pelikularen trailers

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude