Konfinamendurako abestiak :: Gaur, Gariren “Egunon mundo”

Atzo zabaldu genuen Konfinamendurako abestiak izeneko atal berri hau, Zaindu maite duzun hori kantarekin, Ruper Ordorikak 2003an atera zuen Kantuok jartzen ditut bere diskoan argitaratua. Guk kanta bat baino ez dugu jarri ikus-entzungai Leioa bideotan atalean, baina gehiago entzun eta ikus daitezke webean, diskoaren izenean klikatuta.

Gaur, Gari, Hertzainak taldeko kantari izandakoaren kantua zabalduko dugu, Egunon, mundo! izenekoa. Kanta Garik 2016ko Durangoko Azokarako kaleratu zuen Estutu diskoaren kanta bat zen, eta oso bideoklip ederrarekin ezagutarazi zuen, Maldanbera taldearekin lagunduta. Poesia eta pop musika eskutik helduta. Hitza Miryamo Artolarena da. Eta bideoklipa ere, benetan ederra, Muxote Potolo bat-ek produkzioaz arduratuta, Unikok animazioa eta postprodukzioa egina eta Cruz Noguerak zuzendua.

Gozatu kantarekin eta bideokliparekin!

Oharra: Bideoklip edota kantari edo talderen bat proposatu nahi badiguzu, bidali hona: kultura@leihoa.info

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude