Leioa Auzoak herriko auzoetara eramango ditu berriro ere kultur emanaldiak

Leioa Auzoak programak, herriko auzoetara kultur emanaldiak eraman nahi dituena, datorren larunbaterako, irailak 21, eta iganderako, irailak 22, Compañía de Teatro y Circo Barré-ren ‘Tras la escoba’ ikuskizuna; Cía Akelar ‘Al Bakers Saloon’  magia-saioa; Jon Zabal-en ‘Vuelo 15/40’ emanaldia eta Xilipurdi Antzerkiaren ‘Pepa eta Kutxo pailazokeriak’ emanaldia antolatu ditu herriko auzo ezberdinetan.

Akelar Konpainiak ‘Al Bakers Saloon’ magia ikuskizuna aurkeztuko du.

Larunbatean, Jon Zabal Txorierriko Manuel de Irujo Plazan arituko da; Xilipurdi Antzerkia Lamiakoko Geltoki Plazan eta Compañía de Teatro y Circo Barré Pinuetako Dolores Ibarruri Plazan. Emanaldi guztiak 18:00etan hasiko dira. Akelar Konpainiak, bere aldetik, ‘Al Bakers Saloon’, talde txikiei zuzendutako magia emanaldia eskainiko du San Bartoloméko Kulturgunean 18:00etan, 18:30etan, 19:00etan, 20:00etan eta 20:30ean.

Igandean, irailaren 22an, Akelar taldeak Txorierri auzora eramango du bere magia emanaldia (San Bartolomén izandako ordu berberetan), Jon Zabal San Bartolomén arituko da, Xilipurdi Antzerkia Pinuetan eta Barré Antzerki eta Zirko Konpainia Lamiakon, azken hiruen kasuan 18:00etatik aurrera.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude