Hurrengo ostiralean, azaroak 8, zirkoa izango da protagonista Kultur Leioan, Compañía Nueveuno konpainia madrildarraren eskutik. “Sinergia 3.0? zirko garaikideko ikuskizuna da. Malabarismoa, objektuen manipulazioa, bertikalak eta dantza bateratzen ditu, ikuskizun osoan plastikotasun geometriko eta sentsibilitate harmoniko handiz koreografiatuak.
Musika, eszenografia, argiztapena eta zirrara elkarri eskua emanda doaz aurrera ikuskizunean. Zuretik metalera, akustikotik elektronikora, naturaletik konplexura, banakotasunetik kohesiora… sinergiaren bila.
Ikuspegi kontzeptual batetik begiratuta, eguneroko gaiak lantzen dira: besteak beste, oro har indibidualista den gizarte honen gatazkak eta egokitzapena.
“Sinergia 3.0” ikuskizunaren eszenografia manipulatua da; egitura desberdinak sortzen ditu, oso mugimendu-koreografia zehatzekin. Hori guztia, berariaz ikuskizunerako konposatutako soinu-banda batekin, objektuen, pertsonaien, moduen eta egoeren transformazioarekin bat eginda.
Laburrean
Ikuskizunaren izenburua Sinergia 3.0
Konpainia Nueveuno
Jatorrizko ideia eta zuzendaritza Jorge Silvestre
Antzezleak, sormena Miguel Frutos, Josu Montón, Isaac Posac, Jorge Silvestre
Dramaturgia eta zuzendaritza laguntzailea Oscar Diéuez “Churun”
Txotxongiloen lana, antzezpena Fernando Barta
Iraupena 60′
Lekua Kultur Leioaren Auditoriuma
Eguna Azaroak 8, ostirala
Ordua 20::30ean
Info +
Webgunea www.nueveunocirco.com