Bizkaiko igerileku, kirol zelai eta lokaletako langileek 15 egunetan greba egingo dute

Bizkaiko kirol lokal eta zelaietako langileak sektorean enplegu duina lortzeko borrokan ari dira. Greba deialdi berria egin dute ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek. Zehazki, 15 egunetan luzatuko da greba deialdi berri hau, urriaren 28tik azaroaren 10era.

Deialdi berri honekin, uda aurretik egindako mobilizazioen jarraipenari ekingo diote langileek sektoreko komenioa aldarrikatzeko.

Sindikatuak KPIren gainetiko soldata igoerak, erreferentziazko lan-jardunaldia (sektore honetako kontratu guztien %eko 80 partzialak dira), lan egindako jaiegunen kudeaketan hobekuntzak eta lan-kategoria ezberdinen funtzioak zehaztea eskatzen ari dira. Izan ere, “plantillak profesionalizatu dira, baina hori ez da lan-baldintzen hobekuntzan igarri”, sindikatuek diotenez.

Uda aurretik emandako mobilizazio eta lanuzteak jarraipen zabala izan zuten kirol lokal eta zelaietako langileen artean. Oraingo mobilizazioekin langileek enpresak zein udalak presionatu nahi dituzte, haien lan-baldintzak hobetzeko herrialdeko komenio egokia negoziatzen jezarrarazteko. Greba deialdiak udal kiroldegietako eta kirol-klub pribatuetako 2.000 langileri (monitore, sorosle, atezain edota kiroldegi publikoetako mantenimenduko langileei eragingo die.

2.000 langile horietatik erdiak baino gehiagok kiroldegi publikoetn egiten dute lan, Guedan, EmteSport eta Sport Studio enpresetan kontratatuak.

Maitzean hasi ziren haien mobilizazioekin lan-baldintza hobeak eskuratzeko asmotan. Hamar eguneko lan-uzteak eta egun osoko 4 greba-egun burutu dituzte orain arte.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude