EH Bildu: “Egoera goitik behera aldatu da eta lehentasunak ere aldatu behar dira”

“Bizi dugun egoeran subflubialera dirua bideratuz eta Bizkaia Dorrerako inbertsioa handituz Aldundiak bere lehentasunak zeintzuk diren agerian utzi ditu” EH Bilduren arabera I 8,9 miloi euroko  gastua bideratu berri du Aldundiak Lamiakoko subflubialerako, eta 5 miloi enplegu planerako

Lamiakoko subflubialeko proiekturako 8,9 milioi euro jarriko dituela jakinarazi du Aldundiak. Erabaki horren aurrean EH Bildu Bizkaia azpimarratu du “beste behin ere, krisi soziosanitario baten erdian Aldundiaren lehentasunak zeintzuk diren”.

“Aste honetan Aldundiak iragarri du Bizkaiko Dorrerako 11 milioi euro gehiago bideratuko dituela eta subflubialaren lanekin hasteko ia 9 milioi euro ordainduko dituela. Bien bitartean, gaur aurkeztutako enplegu planak 5 milioi izango ditu. Horrek agerian uzten du une honetan zeintzuk diren Aldundiaren lehentasunak”, adierazi du Bea Ilardia EH Bildu Bizkaiko bozeramaileak.

Lehentasunak berraztertzeko beharra

EH Bilduk eskatu du “Aldundiak urte honetarako inbertsioak berraztertu ditzala eta azpiegitura eta ekitaldi handien aldeko politika berplanteatzea”.

Horretarako EH Bilduk 10 arlotan eragiten duen “emergentzia plana aurkeztu du” aste honetan. Plan horren arabera, “Aldundiak herritarren beharrizanei erantzuteko 110 milioi euro lortuko lituzke berehala eta, epe ertainean, askoz ere baliabide gehiago izateko aukera izango luke”.

“Garai berri honetan ezin dira aplikatu errezeta zaharrak. Egoera goitik behera aldatu da eta lehentasunak ere aldatu behar dira”, esan du Ilardiak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude