Konzentrazioa Bilbon presoen alde, Sarek antolatua

Bihar, abenduak 27, ostirala, Sare herrirtar sareak Bilboko Isozaki Dorretann dagoen Bizikidetza plazan, arratsaldeko 19:00etan, Atera bidera, presoak etxera leloarekin

Hauxe urtarrilak 11ko manifestazioarako Sarek “motorrak berotzeko” Gabonetan antolatutako lau mobilizazioetako bat da. Honen helburua “oinarrizko aldarriak zabaldu” eta “salbuespeneko espetxe politika, behin betikoz” bertan behera geratzeko unea dela adierazteko bidea izango da. Gaixo larrien etxeratzea, urrunketa politikaren amaiera, motxiladun haurren eskubideak aldarrikatuko dute eta euskal emakume presoek bizi duten egoera salatuko dute.

Sarek gogoratu duenez, urtarrilaren 11an Atera Bidera Orain Presoak «Bilboko kaleak salbuespeneko espetxe politika honekin amaitzeko ordua dela adierazten duten aldarrikapenez betetzeko asmoa dugu. Urtero egin ohi dugun moduan, urtarrileko manifestaziorako lanketaren baitan, Gabonak une garrantzitsutzat ditugu, sendiarekin eta lagunekin batzeko egunak izaten diren hauek, ehunka eta milaka kilometrotara dauden presoen hutsunea areagotzea baitakarte».

Egoera honen aurrean Sarek aurten, Gabonen testuinguruan, mobilizazioak antolatzea erabaki du; «motxiladun haurrek gurasoekin hazteko duten eskubidea aldarrikatu eta Xua ama eta aitarekin etxeratzeko eskatzeko, larriki gaixo diren presoak jasaten ari diren heriotza zigorra salatzeko; espetxean bakartuak diren emakume presoak batzeko deia egiteko, eta ezohikoa den espetxe politika honekin behin betikoz amaitu behar dela exijitzeko».

Sarek dioenez «espetxe politika aldatzeko beharra da mobilizazio hauetan islatu asmo duguna eta, horretarako, uste dugu ezinbestekoa dela azken urteetan lortu dugun aniztasuna eta jendarte zein instituzio mailako adostasunak bidera atera eta aktibatzea. Datozen urteetan espainiar estatuaren nondik norakoak zuzenduko dituen Gobernu berria osatze lanetan ari den honetan, behar beharrezkoa da euskal jendartearen gehiengoak babesten dituen aldarriak kalean era aktiboan erakustea. Elkarbizitzarako eta bakerako hain beharrezko ditugun aldaketa hauek aintzat hartu eta gauza daitezen. Presoak, dagozkien urratsak emanaz, etxera bidea egin dezaten, atera gaitezen bidera!»

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude