Leioako Udaltzaingoak lehortze prozesuan zegoen marihuana plantazioa aurkitu du Dominiken Komentuan

Leioako Udaltzaingoak Peruri auzoan hutsik dagoen Dominiken Komentuaren barruan lehortze prozesuan zegoen marihuana plantazioa aurkitu zuen atzo. Guztira, 22 kilo inguruko plantazioa da eta merkatuan 28.000 euroko balio izango zuena. 

Zonaldean lan egiten zuen herritar batek deitu zuen Udaltzaingora eraikinetik ateratzen zen usainaz ohartarazten. Agenteak bertaratu zirenean, eraikineko hainbat gelatan banatuta aurkitu zituzten landareak eskegita, lehortze prozesuan.

Eraikin hau, komentua izan zen eta gaur egun hutsik dago, beraz baldintza egokiak biltzen zituen holako ekintza baterako. Sarrerako segurtasun neurriak (giltzarrapoak…) ondo aurkitu dira, beraz, teilatutik sartu izan direla uste du Udaltzaingoak.

Egileak nortzuk izan ziren ikertzen jarraitzen du Leioako Udaltzaingoak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude