Udala haurrentzako maskarak banatzen hasi da

12 urtetik beherako 3.500 leioaztar baino gehiago hasi dira haurren maskarak etxean jasotzen. Banaketa gaur iraganostegunean  hasi zen, baina hainbat egunetan luzatuko da, banaketa selektiboa delako.

Horrela, herriko txiki bakoitzak FFP2 motako hiru maskara jasoko ditu, bereziki haurrentzat diseinatuak, leioaztar helduek bezala, mota bereko maskarak etxean baitituzte duela egun gutxi entregatuak. Udalak gogorarazi duenez, “bai maskara horiek, bai helduenak, lege- eta osasun-ziurtagiri guztiak betetzen dituzte”, herritarrek erabil ditzaten.

Gogoratu behar da, 12 urtetik beherako guztiei banatu bazaie ere, ez dela gomendatzen 3 urtetik beherakoei erabiltzea.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude