Udalak eta merkatariek elkartasun kanpaina bat antolatu dute zinemarekin lotuta

Moda desfile solidarioa Artatza Jauregian izango da, eta “Leioa, zinema-merkataritza” kanpainaren ardatza izango da I Egutegi bat ere egin dute merkatariek non aurpegi ezagunek parte hartzen duten I Kanpaina honetan bildutako guztia Cáritasera bideratuko da oso-osorik

“Leioa, zinema-merkataritza” kanpainaren barruan, Udalak eta herriko Merkatarien Elkarteak elkartasun desfilea antolatu dute Artatza Jauregian, eta Leioako hogeita hamar bat saltokik eta zerbitzu enpresak euren eskaintzaren berri emango dute. Desfilea bihar, abenduak 11, asteazkena, izango da, 20: 00etan.

Tokiko merkataritza eta zerbitzuak leioaztarrei erakusteko eta gerturatzeko apustua da ekimena. Ekitaldi honetan, Leioako establezimenduetako produktuen eta zerbitzuen eskaintza ezagutaraziko da.

Desfilea merkataritza eta tokiko zerbitzuen sektorea sustatzeko beste ekintza batzuekin osatuko da, hala nola egutegiarekin eta horrekin batera doazen argazkiekin. Eszena, musika, kirol eta komunikazio arloko aurpegi ezagunak elkarlanean aritu dira, boluntario leioaztarrekin batera, kanpainaren zati honetako protagonista izateko.

Gizonak eta emakumeak, gazteak eta adinekoak, tokiko hainbat kolektibo eta elkartetako kideak, hala nola Andrak-ek (Leioako Emakumeen Elkarte soziokulturala), Leioa Waterpolo taldearen gizonezko senior taldeak, Gure Ohiturak Dantza Taldeak eta Adsis Fundazioak indarrak batu dituzte modelo profesional eta aurpegi ezagunekin, hala nola aktoreekin, Gurutze Beitiarekin, Maribel Salasekin, Gemma Martinezekin, Sol Magunarekin, Ylenia Bagliettorekin edo Lander Otaola aktorearekin. Rafa Alkorta eta Patxi Salinas kirolariek ere bat egin dute kanpainarekin, baita Xabier Aburruzaga trikititilariak ere. Kiko Alcazar-en sormen eta helburuaren pean jarri den zerrenda berezi eta prestua, zinema klasiko eta garaikidearen filmetako kartelak berrinterpretatzeko, Leioako saltokietako estilismoekin. Herriko merkataritzaren eskaintza eta kalitate handiaren erakusleiho.

Gainera, egutegia osatzen duten irudi horiek herriko kaleak ere apainduko dituzte, firma handien eta moda marken kanpainen antzera.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude