4. postuan finkatuta bukatzen dute urtea Leioako Emakumeek

Leioako Emakumeek 2-0 garaitu dute CD Mariño KE Sarrienan jokatutako partida, Euskal Ligako 16. jardunaldiari dagokiona. Golegileak Nile lehen zatian eta Lucía bigarrenean izan dira.

Naroa eta Maca oraindik ere baja izaten jarraitzen dute, eta hirugarren astez, deialdian 16 jokalari besterik ez dira egon. Hasierako hamaikakoa Uxue,, Garazi, Irati, Idoai, Amaia Solar, Nile, Ane, Maitena, Lucía, Ángela eta Maríak osatu dute.

Partiduko lehen ordu erdian ez da aukera argirik egon bi taldeek huts asko egin baitituzte, baina lehen zatiko azken 15 minutuetan Lucíaren areaz kanpoko jaurtiketa langan jo du, eta bi minutu geroago, Ángelak CD Mariñoren arean baloi bat lapurtu du eta bere jaurtiketa atezainak gelditu du. Gipuzkoarrek ere langara bidali dute jaurtiketa bat. 34. minutuan Nilek egin du lehen zatiko gol bakarra falta bat bikain jaurti ondoren.

Atsedenaldia eta gero gogotsu irten dira gipuzkoarrak partida berdintzera. Hainbat baloi luze bidali dituzte defentsaren bizkarrera, baina Uxue atezaina oso adi egon da baloi horiek mozteko. 54. minutuan heldu da lasaitasunaren gola. Maríak baloia bikain erdiratu du eskuin hegaletik eta Lucíak bigarren zutoinean errematatu du.

Horrela, Leioako Emakumeek 8 partida daramatzate galdu gabe, horeitako 7tan garaipena lortuz. 32 punturekin, 4. postuan finkatu dira leioaztarrak eta 7 puntura utzi dute 5. sailkatua, Erandioko Betiko Neskak. Lehen hirurak 6, 7 eta 8 puntura egoten jarraitzen dute. Hurrengo partidua urtarrilaren 6-7an izango da Hernanin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude