Atxiki Pilota Taldeak antolatutako azken bi txapelketen partiduak jokatuko dira bihar, herriko Udaletxe azpiko aterpean, gaueko 19:00etatik aurrera.
Alde batetik, 4 t’erdiko txapelketa jokatuko da eta, bestetik, Talde honek aurten lehenengoz antolatutako pasakako txapelketaren finala jokatuko da.
Lehenik eta behin, 4 t’erdiko txapelketaren 3. postuaren lehian arituko dira Iratzar eta Murua kaiola barruan. Ostean, 4 t’erdikoaren finala jokatuko dute Mezok eta Zurutuzak.
Bi partidu horien ondoren, eta egunari bukaera emateko, Uribek eta Landak Lekun eta Lohitzunen aurka jokatuko dute pasakako finala.
Atxiki Pilota Taldeak euskal pilotazaleak gonbidatu ditu hiru partidu hauek ikustera, “betiko gogoz eta pilota gosez, giro aparta sortzeko asmoarekin”.