Leioako Emakumeek 0-0 berdindu dute La Sieben Barakaldo CFren kontra Euskal Ligari dagokion 14. jardunaldian.
Aurreko partiduetan bezala, Naroa eta Maca baja izan dira eta Anek, arrazoi pertsonalak direla medio, taldea utzi egin dut, beraz, deialdian 16 jokalari egon dira. Hasierako hamaikakoa Uxue, Garazi, Irati, Idoia, Amaia Solar, Ane, Bulu, Landa, Lucía, Ángela eta Amaia Altzagak osatu dute.
Leioako Emakumeek ezkerraldekoek baino gol aukera gehiago izan dituzte partida osoan zehar, baina ez dute bat ere asmatu. Lucíak eduki du partiduko lehen aukera 4. minutuan, baina bere jaurtiketa kanpora joan da. Geroago, Bulu saiatu da eta bere jaurtiketa gogorra kornerrera bidali du atezainak. 37an Anek jokaldi polita egin du area barruan baina jaurtiketa atezainaren eskuetara egin du.
Bigarren zatia lehena bezala izan da, aukerak leioaztarrentzat baina bat ere barrura sartu ezinik. Entrenatzaileek María, Maitena eta Nile zelairatu dituzte Lucía, Amaia Altzaga eta Buluren ordez. 79. minutuan Anek aukerarik argiena eduki du. Langara bidali du areaz kanpoko jaurtiketa oso gogorra.
Berdinketa honek 5 garaipen jarraiko bolada eten du eta leioaztarrak 26 punturekin kokatzen dira sailkapeneko 4. postuan. Guztira, 8 garaipen, 2 berdinketa eta 4 porrot pilatzen dituzte. Lehen hiru sailkatuek beren partidak irabazi dituzte eta 6, 7 eta 8 puntura daude orain, eta behetik Erandioko Betiko Neskek (25) puntu bat gutxiago dituzte eta Oiartzun Bk eta Mariñok 2 puntu gutxiago (24).
Hurrengo norgehiagoka Sarrienan izango da Oiartzun Bren kontra eta lehen itzuliko azkena izango da. Leioaztarrek 4. postua defendatu beharko dute eta Bizkerre eta Erandioko Betiko Nesken arteko partiduaren emaitzaren arabera, goiko sailkatuekiko desabantaila murriztu ahal izango dute.
Laburrean
Hasierako hamaikakoa eta aldaketak:
Leioako Emakumeak: Uxue, Garazi, Irati, Idoia, Amaia Solar, Ane (k), Bulu (Nile), Landa, Lucía (María), Ángela, Amaia Altzaga (Maitena)
Txartelak: Horia Garazirentzat (35. min.)