Bizkerre – Leioako Emakumeak: Talde golegileenaren aurka jokatuko dute leioaztarrek

Leioako Emakumeek Bizkerre FT-ren kontra jokatuko dute gaur 16:00retatik aurrera Getxoko Bolue futbol zelaian, Euskal Ligari dagokion 8. jardunaldian.

Jokatutako azken partiduan 0-0 berdindu zuen talde getxotarrak Tolosan, eta orain arte 5 garaipen eta porrot bat besterik ez du lortu. Ondorioz, Bizkerre FT 3. sailkatua da ligan 16 punturekin, Erandioko Betiko Neskek duten lidergotik 2 puntura.

Getxotarra talderik golegileena da lortutako 23 golei esker, eta baita gol gutxien sartu dieten taldea ere, Tolosa CFrekin batera, soilik 5 gol jaso baitituzte jokatutako 7 partiduetan. Bere etxean oraindik ez du golik jaso eta jokatutako hiru partiduetan 1-0, 5-0 eta 3-0 irabazi du.

Bere partez, Leioako Emakumeek 1-2 galdu zuten  azkeneko norgehiagoka CD Arratiaren kontra, Sarrienan. Seigarren postuan kokatzen dira leioaztarrak 10 punturekin (Barakaldo, Arizmendi eta Deriorekin berdinduta), lortutako 3 garaipen, 3 porrot eta berdinketa bati esker. Sailkapeneko postu nobleetatik ihes egin nahi ez badu, meritu handiko garaipena lortu beharko lukete Leioako Emakumeek.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.