Emakumezkoen Leioa Waterpolo izan da saritua Bizkaia Kirol Sariarekin

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko oinarrizko kirolaren lana goraipatzeko Bizkaia Kirolak Sariak 2021 banatu zituen astelehenean egindako ekitaldian. Sarituen artean Leioa Waterpolo Taldeko emakumezko helduen taldea egon da, taldeko kirol kategorian.

Sei erakunde edo pertsona saritu dituzte sei kategoriatan. Leioa Waterpolo Taldeko emakumezko helduen taldea taldeko kirolean lortu su saria; banakako kirolean Ivan Mediavilla López (Taekwondoa);  Oinarrizko Kirolaren arloko arbitro kategorian irabazlea Carmelo Astigarraga Zaldibar izan da (Txirrindularitza); entrenatzailearen saria José Javier Condek irabazi du (Atletismoa); eta erakunde mailan Club Deportivo Bilbao izan da garailea. Eta azkenik, zuzendaritzako pertsonalaren kategorian, Julio Alegria Artiach (Padel).

2021. urteko Bizkaia Kirolak Sariek 1992 eta 2006 urteen artean jaiotako Bizkaiko kirolariek 2020an lortutako kirol-merituak aintzatesten dituzte, bai eta oinarrizko kirolari emandako laguntzagatik nabarmendu diren teknikariak eta erakundeak ere.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude