La Vuelta Euskal Herrian :: Getxo-Oiz bizikleta martxa bihar

La Vuelta Euskal Herritik igarotzearekin batera hainbat eragilek ekimen ezberdinak antolatu dituzte. Bihar, esaterako, Gure Esku Dago herritarren antolakundeak Oiz mendira joateko egindako deiari jarraiki, Getxotik aipatu mendi tontorrerainoko bizikleta martxa antolatu da eskualdean.

Martxa goizeko 8:00etan abiatuko da Getxoko kirol portuko zinemetatik. Bertatik Erromorantz, Leioatik eta Erandiotik pasatuko da Oiz mendirantz abiatzeko.

Mendiaren tontorrean ekitaldia egingo da 12:00etan. Horrezaz gain argazki erraldoia aterako da San Kristobal baselizaren ondoan. Horregatik herri ekimenak Oizera, bizikletaz aparte, oinez ere joateko dei egin du.

Ekimen honen bitartez, Gure Esku Dago taldeak egindako deialdiarekin bat egingo da, “Libertad es decidir. Etorkizuna gure esku dago” aldarrikatzeko.

Bestalde, irailaren 12an, asteazkenarekin, La Vueltak Euskal Herritik egingo duen ibilbidearen errepideak ikurriñekin eta gure aldarrikapenekin betetzeko deia egin du erabakitzeko herri ekimenak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude