Leioa KEk maila galdu du eta datorren denboraldian Hirugarren Mailan jokatuko du

Matematikoki kategoria galdu zuen Leioa Kirol Elkarteak (Leioa KE)iragan igandean, zazpi urteko ibilbideari Bigarren B mailan agur esanez.

Hori dela eta, atzo, Leioa KEren Zuzendaritzak mezua zabaldu zuen taldearekin egon diren guztiei: jokalariei, teknikariei, langileei, zuzendaritzako kideeik, laguntzaileei, babesleei eta, bereziki, elkartearen zalegoari.

Zaleei zuzenduta, Elkartearen Zuzendaritzak zalegoa beti sentitu duela taldetik gertu eta “esker oneko hitzak baino ezin ditugu izan” adierazi du.

Leioako Kirol Elkarteak dioenez, “ez gara egoerak eskatzen zuen mailan egon denboraldi honetan zehar”, baina “hala ere, gure jendeak eta Leioak harrotasunez bat egiteko moduko nortasun bat eraikitze aldera lanean gaude jada. Indartsuago eta ahalik eta lasterren itzultzeko moduko nortasun bat”. Futbol elkartearen agintariek diotenez, “gure balioekin jarraituko dugu ibilbide bat ea non gure harrobia parte garrantzitsu bat izango den”.

Ildo horretan, “gure ibilbidea eraikitzen jarraituko dugu” dio taldearen zuzendaritzak. “Hasteko, ia mende bat daukan erakunde baten armarria duintasunez ere merezi duen bezala geratzen diren jardunaldietan defendatuz. Hori izango baita itzultzeko lehen urratsa” esanez bukatuz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.