Leioa WLBk Lehen Mailako lidergoa galdu du CN Catalunyaren aurka 14-13 galdu ostean

Leioa WLBk 14-13 galdu du CN Catalunyaren kontra ligako hirugarren jardunaldian. Lehen eta bigarren sailkatuak ziren eta partida ikusgarria aurreikusten zen. Hala, partidua azken minutuetan ebatzi zen eta Can Todako igerilekura hurbildu ziren zaleek partidu ikaragarri batez gozatu zuten.

Leioaztarrak izan ziren lehenak gola lortzen, baina katalanek 3-1eko abantaila lortu zuten lehen laurdeneko erdialdera. Baina azken minutuetan partidua berdintzea lortu zuten Leioa WLBko neskek.

Bigarren laurdenean partidua berotu egin zen eta aurreikusten zen ikusgarritasuna bere horretan ikusi zen. Erritmo oso arina hartu zuen partidak, talde batek zein besteak egiten zituen gol aukerak, kalitate handiko jokaldiak… Eta horrela 3-6eko partziala lortu zuten leioaztarrek, beraz, atsedenaldira 6-9 polit batekin heldu ziren.

Hirugarren laurdenean Leioa WLBren alderik txarrena ikusi zen. CN Catalunya egin zen baloiaren jabe, defentsa sendotu, zaleek animatu, eta 3-0eko partziala lortu zuen. Azkeneko laurdena jokatzeke eta partida berri bat hasten da, 9-9. Hirugarren laurdeneko bolada txarra igaro ondoren, leioaztarrek jokoaren nagusitasuna berreskuratu zuten, eta horrekin abantaila markagailuan. 11-13 4 minuturen faltan. Baina azken minutu horietan katalanak partida berdintzeko gai izan ziren, eta azken minutuan Mackenzie Mone estatubatuarrak garaipenaren gola egin zuen jokaldi ikusgarri batekin.

Denboraldiko lehen porrota eta Leioa WLBk CN Catalunyari pasatzen dio sailkapeneko lidergoa, nahiz eta 3 talde egon 9 punturekin berdinduta. Dena den, CN Catalunya ligako talderik boteretsuenetakoa da, eta leioaztarrek erakutsitako joko mailarekin jarraitzen badute, porrot hau azkar ahaztuko zaie.


LABURREAN

Partidua: CN Catalunya 14 – 13 Leioa WLB

Txapelketa: Liga estatalaren emakumeen 1. maila

Jardunaldia: 3.a

Jokalariak eta golak: Ane Jaime, Uxue (2), Paula, Naia, Marta Jaime (1), Vanesa, Ane Arana (3), Leire Fernández (2), Ane García (4), Leire Sarasola, Virginia (1)

Partzialak: 3-3, 3-6, 3-0, 5-4

SAILKAPENA

Lehenengo maila (emakumeak)

Sailkapena. 3. Jardunaldia – 2017/11/04

TOTALES EN CASA FUERA
PT J GF GC J G E P GF GE J G E P GF GE
1 C.N. CATALUNYA 9 3 39 25 2 2 0 0 26 19 1 1 0 0 13 6
2 A.R. CONCEPCION – CIUDAD LINEAL 9 3 38 24 2 2 0 0 31 22 1 1 0 0 7 2
3 C.D.N. BOADILLA 9 3 31 23 2 2 0 0 17 10 1 1 0 0 14 13
4 LEIOA WLB 6 3 43 27 1 1 0 0 17 8 2 1 0 1 26 19
5 A.E. SANTA EULALIA 3 2 18 24 2 1 0 1 18 24 0 0 0 0 0 0
6 WP. 98 02 0 2 28 30 1 0 0 1 13 14 1 0 0 1 15 16
7 C.N. CUATRO CAMINOS 0 2 20 22 0 0 0 0 0 0 2 0 0 2 20 22
8 U.E. HORTA 0 3 11 31 1 0 0 1 2 7 2 0 0 2 9 24
9 CLUB WATERPOLO ELX 0 3 18 40 1 0 0 1 5 13 2 0 0 2 13 27
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.