Leioakok denboraldiko lehen puntuak bilatuko ditu Goierri-Gorriren aurka

Ligako estreinaldiko sentsazio onak berresteko asmoarekin doaz gorri-urdinak Loinatzera

Goierri-Gorri F.K. eta Leioako Emakuneak aurrez aurre izango dira gaur, azaroak 14, arratsaldeko 16:00retan Beasaingo Loinatz futbol zelaian, Euskal Ligako 1. multzoko 3. jardunaldiari dagokion partidan.

Leioaztarrak Gipuzkoara bidaiatuko dira aurtengo liga txapelketako lehen puntuak eskuratzeko xedearekin; bai eta ligako estreinaldian, pasa den larunbatean, S.D. Eibarren filialaren aurkako partidan utzitako sentsazio onak errepikatu, berretsi eta puntu bilakatzeko asmoarekin ere. Erik Urzelairen neskak, 1-2ko porrota jaso arren, ondo aritu ziren txapelketako talde zailenetariko baten aurka, puntu bat lortzeko aukerak norgehiagokaren azken momentuetara arte bizi mantenduz. Irudi ona errepikatzeaz gain, Sarrienakoek euren puntuazioa estreinatzeko helburua argi izango dute lehia handiko partidak beti eskaintzen dituen Goierri-Gorri baten aurka.

Gipuzkoarrek ederki hasi dute txepelketa, batez besteko ingeles-errendimendua izanik lehen bi jardunaldietan; hau da, etxean garaipena eskuaratu (2-1 Aurrera de Vitoriaren filialaren aurka) eta etxetik kanpo berdindu (1-1 C.D. Elorrioren aurka). Azken partida honetan, Loinatzekoek markagailuan abantaila lortu zuten lehen zatian Lara Valhondoren golari esker. Hala ere, Koldo Zalduaren neskek ezin izan zuten emaitza horri eutsi eta Elorriok berdinketaren gola eskuratu zuen 20 minutu falta zirenean. Hortaz, beasaindarrak bigarren sailkatuak dira une honetan, lau punturekin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude