Mutilen seniorrak Donostiaren aurka jokatuko du Euskal Herriko Ligaren lehenengo jardunaldian

Asteburu honetan hasiko dira 2017/2108ko Euskal Herriko Waterpolo Ligak. Honakoan mutil seniorren Lehen Mailako lehenengo jardunaldia jokatuko da. Leioa WLBa Paco Yoldi igerileku donostiarrean hasiko da denboraldia, Donostia Waterpolo Taldeari bisita eginez.

Talde donostiarrak leioaztarren aurretik  bukatu zuen aurreko denboraldia Ligan, zortzigarren lekuan hain juxtu. Eta Leioaren aurkari zuzena izan ohi da aurreko bi denboraldietan sailkapenaren beheko postuetatik ihes egiteko lehian.

Leioa WLBa, aurten ere nahiko gaztea den plantillarekin, oso garrantzizkoak diren hiru puntuak eskuratzeko ahaleginean arituko da, modu onean hasteko txapelketa luze hau. Euskal Ligaren maila honetan 12 taldek hartuko dute parte eta, horren ondorioz, 22 jardunaldi jokatu beharko dituzte talde lehiakideek.


WATERPOLOA

Txapelketa: Euskal Herriko Liga, Mutilen Lehen Mailako Seniorrak

 Jardunaldia: 1.a

Partidua: CW DONOSTIA – LEIOA WLB

Lekua: Paco Yoldi igerilekuak

Ordua: 20:15

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude