Margarita Landeta, S.D. Leioaren presidente berria

Atzo, 2021eko martxoaren 18an, Sarrienan izandako Bazkideen Ezohiko Batzarrean, Klubeko bazkideek Margarita Landeta Vadillo anderearen izendapena berritsi zuten aho batez. Hortaz, Klubeko presidente berria izango da.

Margarita Landetak azken zazpi denboraldietan Klubeko presidentea izandako Javier Landeta jauna ordezkatuko du karguan. Azken hau Euskadiko Futbol Federakundearen presidente berri hautatua izan ostean.

Halaber, Margarita Landeta S.D. Leioaren historiako lehen emakumezko presidente bilakatu da, 96 urte ondoren.

Era berean, aipatutako batzarrean Zuzendaritza Batzordeko kide berri baten inkorporazioa berretsi zen: Manuel Villa jaunarena. Hortaz, une honetatik aurrera, kide hauek osatzen dute S.D. Leioaren Zuzendaritza Batzordea: Margarita Landeta, Jesús Juste, Juan Luis Etxebarria, Josías Valdivielso, Xabier Etxebarria, Iban Crespo, José San Martin, José Ramón Mendieta eta Manuel Villa.

    Sareetara

    Utzi erantzuna

    Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude