Mikel Duque Lehen Taldearen talde teknikoan arituko da aurrerantzean

Leioako Kirol Elkarteak iragarri duenez, Mikel Duquek, oinarrizko futbolaren metodologiaren arduradunak, une honetatik aurrera Lehen Taldeko talde teknikoan jardungo du, lineen portaera espezifikoaren ardura hartuz.

Duque Bilbon jaio zen 1995ean, Leioa Kirol Elkarteko harrobian egon ondoren, eta lehenengo taldera jauzi egin zuen. Eskarmentua du Athleticen harrobian eta Atletico Madrilen harrobian. Bi denboraldi egin ditu Sarrienako klubean metodologia-arduradun eta Euskal Ligako Kadete Mailako entrenatzaile gisa.

Leioako Kirol Elkartea ziur dago Mikelen ezagutzak eta giza kalitatea ekarpen positiboak izango direla Lehen Talderako.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.