Garaipen argia eskuratu dute Leioako Emakumeek Hernaniren aurka

Laugarren kokatu dira leioaztarrak, lau punturekin, eta golik jaso gabe Euskal Ligan

Leioako Emakumeak taldeak 2-0 irabazi du C.D. Hernaniren aurka jokatutako 2017/2018 denboraldiko Euskal Ligaren 2. jardunaldiko partidan.

Deialdian jokalari guztiekin kontatzeko aukera izan dute Iñaki Sarria eta Ekaitz Zarraga entranatzaileek; horren ondorioz, Naroa deialditik kanpo utzi behar izan dute, 18 baitira gehienez erabili daitezkeen jokalariak deialdi bakoitzean.

Aldaketak egin dituzte entrenatzaileak euren hasierako hamaikakoan, aurreko partidan jokatu ez zuten Maitena, June eta Amaia Altzaga sartuta. Orainagoan, Landa, Lucía eta Marían izan dira kanpoan geratu direnak.

Lehenengo momentutik leioaztarrak hernaniarrei aurrea hartu nahi izan diete, zenbait aukera sortuz lehenengo zatian. Hala ere, husna bukatu da.

Zorte hobe izan dute bigarren zatian, 47 minutuan sartu baitu Amaia Altzagak etxekoen lehen gola, Junek egindako pasea hutsik zegoen ate barrura bidaliaz. Lortutako golak leioaztarrak lasaigo jokatzen lagundu du, jokoa hobetuz. Saria 83. minutuan heldu da: Idoiak, area ondoko falta bota du eta haren jaurtiketa bikaina Hernaniko atezainaren eskuadratik sartu da.

Garaipenak 2017/2018 denboraldiko Euskal Ligan laugarren kokatzea suposatu dio Leioako taldeari sailkapenean. Eta gainera, bere atean golik sartu gabe jarraitzea. Hurrengo jardunaldia irailaren 24an jokatuko da. Goierri Gorri F.K. taldearen aurka arituko dira leioaztarrak talde gipuzkoarraren zelaian.


Hamaikakoak:

Leioako Emakumeak: Uxue (a); Garazi, Ziortza, Idoiz, Amaia Solar; Ane, Angela (Nile), Esti Macarulla; Maitena (Lucía), June (Landa), Amaia Altzaga (María).

CD Hernani: Uxue Yoldi (a); Andrea Isasa, Maddi Ormazabal, Eider García (MirenUnzueta), Ainhoa Méndez (Mireia Becerra); Olatz Jaka, Kiara Tobajas, Amaia Irastorza (Uxue Rekondo); Enire Beain, Maitane Arribas (Leire Olasagasti), Lorea Lasa.


Golak:

1 – 0 : Amaia Altzaga (47. minutua)

2 – 0 : Idoia (83. minutua)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude