Sakonetako igerilekuek edukiera aldatu dute

Sakonetako igerilekuek baimendutako gehienezko edukiera aldarazi du herriko Udalak.

Igerileku handian, gehienez bi pertsona egongo dira baimenduta orduko kale bakoitzean hemendik aurrera; igerileku txikian, berriz, ezin izango dira sei pertsona baino gehiago egon orduko.

Udalak gogorarazi du Leioako kirol-instalazioetarako sarbidea zerbitzuan abonatutako pertsonek bakarrik dutela, 4 urtetik beherako txikiek ere hala izan beharko dutela, eta edukieran zenbatuko direla. Gainera, uneoro bete beharko dute osasunari eta higeneari buruz indarrean dagoen araudia.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude