Sakonetako eskalada gunea datorren astelehenetik aurrera berriro zabalik egongo da. Erabiltzeko erreserbak egin behar dira, Sakoneta kiroldegian bertan, 94.400.80.59 telefonora deituz edo uki.atezaintza@leioa.net helbidera idatziz.
Erreserbak 75 minuturako egin ahal izango dira, 7:00etan, 8:30ean, 10:00etan, 11:30ean, eta 13:00etan goizez, eta 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean arratsaldez, astelehenetik ostiralera. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 8:30ean hasiko dira erreserbak.