Leioa Kirol Elkarteak datorren larunbatean, azaroaren 7an, Santanderreko Real Racing taldearen aurka jokatu behar zuen Bigarren B mailako 4. jardunaldiko partidua bertan behera uztea erabaki duela Lehiaketa-Epaileak eman du ezagutzera.
Partidua atzeratzeko arrazoia iragan asteko ostegunean, urriaren 29an, Sarrienako klubaren gizonezkoen lehen taldean antzemandako COVID-19ko kasu positiboa izan da. Hala ere, kirol elkarteak adierazi duenez, “talderaen gainontzeko jokalariei egindako PCR proben emaitzak negatiboak izan dira”
Dena den, futbol taldearen Bigarren B mailako taldeko jakalariak, Osakidetzak ezarritako neurriak jarraituz, hamar eguneko berrogeialdia ari dira gordetzen norberaren etxean pasa den asteko ostegunetik.
Jokalarien berrogeialdia hurrengo larunbatera arte mantendu behar izateak Lehiaketa-Epailearen erabakia, partidua atzeratzekoa, baldintzatu du, ziurrenik, egun horretan bertan jokatu behar baitzuten partidua Santanderren talde biek.