SD Leioa – SD Amorebieta Bolada onen arteko norgehiagoka

SD Leioak eta SD Amorebietak gaur larunbatez jokatuko dute 17:00etatik aurrera 2.B mailari dagokion 17. jardunaldia, Sarrienan. Epailea Diego Valdés Díaz asturiarra izango da.

Joseba Etxeberriak gidatzen duen taldea 14. sailkatua da 18 punturekin, 4 garaipen, 6 berdinketa eta 6 porrot pilatu ostean. Aurreko jardunaldian zornotzarrek 1-1 berdindu zuten Barakaldoren kontra, eta Barakaldo eta Peña Sportekin batera, oraindik ez dute garaipenik lortu bere etxetik kanpo. Dena den, 7 jardunaldi daramatzate galdu gabe -3 garaipen eta 4 berdinketa- beraz, bolada onean dator SD Amorebieta. Taldeko pitxitxiak Eduardo Ubis eta Jon Ander Pérez aurrelariak dira, 5 golekin.

SD Leioak ere 7 jardunaldi daramatza partidurik galdu gabe, eta azken partidua 1-1 berdindu zuen Gobelan Arenas Cluben aurka. Leioaztarrak 10.ak dira sailkapenean 21 punturekin eta play put zein beherapen zuzeneko postuak 7 puntura dituzte.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude