Eskola-Saskibaloiarentzat Laguntzaileak bilatzen ari dira

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak abian jarri du beste behin Eskola-Kirolaren Eskola Laguntzaileen egitasmoa.

Horregatik, Leioa Saskibaloi Taldeak “gure jokalari guztiak (edo senitartekoak) aipatu egitasmoan parte hartzera dei egiten ditu” eta, bide batez taldearen funtzionamendu egokian bere ekarpentxoa egin dezaten, kasu honetan, eskola-taldeen alorrean.

Izena emateko edo iragan denboraldian Eskola Laguntzaile gisa aritutakoen berritzea aste honetako astelehenean zabaldu zen eta urriaren 4an (arratsaldeko 18:00etan) itxiko da. Epe honetatik kanpo Saskibaloi Federazioak ez du onartuko izen emate ezta berritze gehiagorik.

Info +

Bizkaiko Saskibaloi Taldea  Eskola Laguntzailea
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude